Pentsamenduak

Orri zirriborratuak baztertzera etorri naiz,

nahigabe mingotsak nire ahosabaitik

behingoz baztertzera,

eta zugan atxikitzera eramaten nauten

hauek guztiak behingoz akabatzera,

haiekin zu ere hil zaitezen.

 

Gau hutsez mintzo naiz,

hitz galduen alferrikako bilaketaz…

Oroimeneko itsaso astunetik

naufragaturiko eta hondoraturiko uneak urgaineratzen direnean,

geratzen zaidan arnas apurra bereganatuz,

eta nire okertutako bista ilunduz…

 

Eskuei azken laztanak banatzea,

besterik falta ez zaienean,

eta denbora bezala ezagututakoa

begien aurrean zarbailtzen denean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s