Elkarrizketa: Ander Lipus eta Unai Iturriaga (“Erregea eta bufoia”)

Amaia Gartzia/AgurainImage

-Jakina da bertsolariek ustekabearekin lehiatu behar izaten duzuela. Nolakoa da geldirik egon ezin den Manex Dominitxine edo Juan Junda batekin oholtza konpartitu behar izatea?

U: Beste gauza bat da, dudarik gabe. Ez da bertso saio arrunt bateko logika, ez denbora edo arrazoietan. Ezusteko gehiago dago beti eta prest egon behar da. Halere, Iñigo eta biok aspalditik elkar ezagutzen dugu, eta konfiantzak ematen duen zera horrekin polita da. Arriskutsua bertsolariarentzat, baita berarentzat ere inprobisazioa den neurrian, baina polita.

Gidoirik gabe lan egiten duzue, hori aktoreentzat erronka bat izan daiteke Ander, baina zure pertsonaientzat aberasgarria izan daiteke ere. Zure pertsonaiak denborarekin hazi edo finkatu egin dira? Eraldatu egin dira?

A: Egia da urteekin eta zenbat eta taula gehiago, gehiago gozatzen dituzula pertsonaiak. Zenbat eta kodigoak zehaztuagoak eduki, gehiago disfrutatzen duzu inprobisatzeko orduan. Egia da ere pertsonaia hauek aspalditik sortuak ditudala, orduan, emanaldiak egin ahala pertsonaiak jorratzen eta aberasten dihoaz, nahiz eta kodigo dezente finkoak dituzten eta hortik apenas mugitzen diren. Nik uste inportanteagoa dela publikoaren jarrera, espazioak eta bertsolariak eta nik egun hortan daukagun inspirazio kontua. Azken finean, bertsolari baten moduan, batean egun ona izan dezake eta bestean agian eskasagoa. Eta ni berdin ibiltzen naiz.

-Hasieran atrezzo gehiagorekin ateratzen zinen taula gainera. Zer dela eta eman diozu garrantzia gehiago hitzari?

A: Bai, egia da. Azken finean bertsolariak limite batzuk ditu eta antzerkia zentzu horretan ilimitatuagoa da. Baina elkar-truke bat egin behar bagenuen, argi ikusten nuen gehiago hitzera jo behar nuela. Hasieran beste elementu batzuekin jokatzen nuen agian ziurtasun ezagatik. Gero denborarekin konturatu naiz hitzera mugatu behar nintzela gehiago, eta gutxiago mugimendura, atrezzora edo eszenografiara.

-Taula gainean apur bat gehiago mugitzen den Unai bat ikusi dugu.Antzezlan honek bata bestearen alderdia bereganatzen lagundu dizue? Alegia, bertsolariak aktorearena eta aktoreak bertsolariarena?

U: Bai, bigarren hori bai, aktorea derrigortzen du pixkat gure kodeetara etortzera. Baina, nik ez daukat asmorik behintzat aktoreenetara hurbiltzeko, ezta gaitasunik ere. Bera bertsoetara hurbiltzen da, izan ere gaztetan bertsoetan aritutakoa da, eta gero hurbiltzen da batez ere inprobisaziora.

A: Nik uste dut gehiago dela bakoitzak bereari heldu diola, hau da, bertsolariak egiten du bertsoa eta nik pertsonai batzuk interpretatzen ditut gaijartzaileak jartzen dituen egoeretan. Nire ustez benetako elkartrukea horrela ematen da, bakoitzak bere esentzia galtzen ez duenean ematen da fusioa. Kasu honetan bertsolariak bertsotan egiten ditu eta ez du ezer interpretatu behar edo ez du mugimendu exageraturik egin behar. Nik pertsonaiak egiten ditut eta nire erara moldatzen naiz. Horrela gutxika-gutxika halako bertso antzerki baten fusioa lortu dugu.

-Nola diseinatu dituzu pertsonaia horiek?Nolakoa izan da sortze lan hori?

A: Batzuk nire antzezpen ibilbidean erabili izan ditudan pertsonaiak dira. Armariotik atera eta esan dut: “Bueno, akaso hauek funtzionatu dezakete”. Energia batzuk erabili ditut, nahiko ezberdinak direnak, batzuk aktiboak direnak, beste batzuk bajuagoak, eta bueno, lan asko egin ondoren sortzen diren pertsonaiak dira. Gero egia da, kodigo batzuetan mugitzen direla. Adibidez, Juan Junda ptosikotikodepresiboa da, eta horrek ja barregura eragiten du publikoarengan. Edo Eusebio baserritar-ehiztaria, Andoni Egañaren anaia “beltza” izatea bezala. Ba horiek azken finean gure euskal imaginarioaren barruan dauden kode batzuk dira eta horiekin joan naiz pixkanaka pertsonaiak sortzen eta osatzen.

-Bertsolari bakoitzak bere ezaugarriak dituen arabera, aukera ezberdinak emango dizkizu batekin edo bestearekin lan egiteak. Nolakoa da Unairekin antzeztea?

A: Egia esan unai eta biok aspalditik ezagutzen dugu elkar, lehen bertsotan ibilitakoa naiz ni neu ere. Ni Bizkaian bertsotan nenbilenean bera orduan hasi zen, hortaz ordutik ezagutzen gara. Bera Durangokoa da eta ni Markinakoa, eta gutxi gorabehera adin berekoak, beraz kodigo nahiko berdinak ditugu. Bere bertsokera eta nire interpretatzeko era ere aldatu egiten da eta egia esan Unairekin ditudan saio guztiak oso atseginak izan dira.

-Agertzen diren pertsonaietan, hitza dauka bertsolariak zerbait gehitu edo kentzeko?

U: Ez, gaijartzeailearekin adosten dute ordena, mozorroaren arabera izaten da ere.

-Orokorrean, nolako harrera izan du?

U: Noski, bertsolaria aldatzen da, herriak adosten du hori. 70. emanaldia izan da Aguraingoa eta nik neuk hiru urte inguru daramatzat, eta orohar harrera oso ona izan da, Anderrek beti luzitzen du (kar, kar), eta nik uste dut neurri batean bide oso on bat dela guretzat, bertsolarientzat, bertsoen bidez horren errez ez den esparruetan sartzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s